Convenio regulador para el personal municipal (doc 981 kb)



Descargar 1.11 Mb.
Página1/28
Fecha de conversión31.05.2018
Tamaño1.11 Mb.
  1   2   3   4   5   6   7   8   9   ...   28


2013-2015 BERRIZKO UDALEKO LANGILEEN LAN BALDINTZAK ARAUTZEN DITUEN HITZARMENA




ACUERDO REGULADOR DE LAS CONDICIONES DE TRABAJO DE LOS/LAS EMPLEADOS/AS DEL AYUNTAMIENTO DE BERRIZ 2013 – 2015



















2013ko uztailaren 10eko Osoko Bilkurak besteak beste, honelako erabakia hartu zuen:




El Ayuntamiento Pleno, en sesión plenaria celebrada el día 10 de julio de 2013 adoptó, entre otros, el siguiente acuerdo:










  1. Hasierako onarpena ematea 2013-2015 Berrizko Udaleko langileen lan baldintzak arautzen dituen hitzarmenari.




  1. Aprobar inicialmente el Acuerdo regulador de las condiciones de trabajo de los/las empleados/as del Ayuntamiento de Berriz 2013 – 2015










  1. Iragarki hau Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasi eta HILABETEKO epea ematea, herritarrak informatzeko eta interesatuei audientzia emateko; eta egoki jotzen diren erreklamazioak aurkezteko.




  1. Abrir un periodo de información pública y audiencia a los interesados por plazo de UN MES contados a partir de la inserción del anuncio correspondiente en el Boletín Oficial de Bizkaia para la presentación de reclamaciones y sugerencias.










  1. Erreklamaziorik aurkeztu ez bada, Ordenantza behin betiko onartuta geratuko da.




  1. Caso de que no se presente ninguna reclamación o sugerencia se entenderá definitivamente aprobada.










Berrizen, 2013ko uztailaren (julio) 12an

ALKATEAK.- Rolando Isoird Refoyo





ATARIKO TITULUA. XEDAPEN OROKORRAK



TÍTULO PRELIMINAR. DISPOSICIONES GENERALES








1. artikulua.- Xedea

Berrizko udaleko funtzionarioen eta laboralen lan baldintzak arautzea da Hitzarmen honen helburua, bertan dauden lan harremanak ahalik eta gehien erraztuz.


2. artikulua.- Hitzarmena adostu duten aldeak

Berrizko udaleko Langileen Lan Baldintzen Hitzarmena adostu duten aldeak hauek dira: erakundeko (Berrizko udaleko) langileak eta Alkate jauna (enplegu emaile den erakunde ordezkari bezala).



3. artikulua.- Pertsonalaren esparrua

Hitzarmen hau erakunde eta bere menpe dauden erakunde autonomoen langile publiko guztiei aplikatuko zaie (pertsonal funtzionarioa zein lan-itunpekoa) eta edozein kontratu mota dutelarik (finkoa, aldi batekoa, lan-jardun osoa zein zatikakoa).




4. artikulua.- Denbora-eremua . Indarraldia eta amaiera

Hitzarmen honen baldintza ekonomikoek HIRU URTEKO iraupena izango dute, 2013ko urtarrilaren 1etik 2015eko abenduaren 31ra arte, eta testua indarrean izango da berri bat izan arte eta aldez aurretik sindikatu eta erakunde ordezkariekin adostuta.





  1. Hitzarmena sinatzen dutenek ez badute bestelakorik esaten, hitzarmenak urtebeteko luzapenak izango ditu. Hitzarmena amaitzen den urtean, urrian, negoziazioak hasiko dira hitzarmen hori berrikusteko, beti ere errespetu, diskrezio eta konfiantza giro batean, tokiko erakundeen funtzionamendu normala bermatuz.




  1. Salaketa egongo balitz, idatziz jakinaraziko zaio beste alderdiari, hitzarmena amaitzen den urtean edo ondorengo luzapenetan, urriko hilabetean.



  1. Hitzarmen berria lortu arte, zuzenbidez aplika daitezkeen aurreikuspen guztietan indarrean egongo da hau .




  1. Komunikazioa jaso eta gehienez ere hilabeteko epean, hitzarmen berria adosteko negoziazioak hasi beharko dira.




5. artikulua.- Lotura

Hitzarmenak izaera beharrezkoa eta zatiezina dauka bere eragin guztietan; hau da, bertan adosten diren baldintzek organo-unitate bakarra osatzen dute, eta baldintza horiek indarrean jartzean, modu orokorrean eta osotasunean lotuko dira. Horrenbestez, ezin izango dira berriz negoziatu, aldatu, hausnartu zein zatika hartu; ezingo dira bere testuingurutik aldendu eta ezin izango dira bere artikuluetako zati batzuk indarrean jarri eta beste batzuk baztertu, bere osotasunean kontuan hartu beharko delako eta jarri beharko delako indarrean.



6. artikulua.- Jarraipenerako Bitariko Batzordea

Hitzarmen honen indarraldiak eta berau indarrean jartzeko izan ditzakeen ondorioak aztertzeko helburuarekin Jarraipenerako Bitariko Batzordea sortuko da; Hitzarmen hau indarrean jarri ostean hasiko du bere ibilbidea Batzorde horrek.

Alderdiak borondatez izango dira Bitariko Batzordean eta edozein joan daiteke PRECOra aldez aurretik Bitariko Batzordearen baimen barik.



7 artikulua.- Arauen interpretazioa

Lege-arau edo araubideren baten inguruko interpretazioaren edo indarrean jartzearen inguruan gehiengoaren adostasunik ez balego Jarraipenerako Bitariko Batzordeko aldeen artean, ordezkaritza bakoitzak emandako iritziekin gaiaren inguruko akta igorriko zaio Euskadiko Tokiko Erakundeen Lan Harremanetarako Protokolo-Markoaren baitan sortutako Bitartekotza, Interpretazio eta Adiskidetzako eta Bitariko Batzordeari. Horrek gaiaren inguruko ebazpen loteslea emango du, eta gaia sustatu zuen Jarraipenerako Bitariko Batzordeari horren berri emango dio, azken hori arduratuko delako ebazpena bi aldeek indarrean jartzeaz eta behar bezala betetzeaz.



8. artikulua.- Baldintza onuragarrienak eta lansari bermea.

Instituzio edo pertsonei dagokienez, Hitzarmena gainditzen duten eta aldez aurretik onartutako baldintzak ezarri ahal izango dira; era berean, Hitzarmen honetan zehazten den lansari-erregimena indarrean jartzearen ondorioz ordainsari finkoak eta aldizkakoak txikituz gero, edo antzeko lanpostuen titularren artean ordainsari diskriminazioa gertatuz gero, aldea jasotzeko eskubidea izango da. Alde hori ez da xurgagarria izango eta arau legalek edo ohiko arauek ezarritako ordainsari orokorretako igoeren bataz bestekoa jasotzeko aukera izango dute.




9. artikulua.- Aplikazio mesedegarria

Hitzarmen honetako baldintzen zentzuari eta garrantziari buruzko zalantza, anbiguotasuna edo argitasunik ez izanez gero, langile publikoentzat mesedegarriena den moduan interpretatu eta aplikatuko dira; jakina, aldez aurretik Jarraipenerako Bitariko Batzordeari kontsulta egin beharko zaio.



10. artikulua.- Gatazkak ebazteko prozedura


Hitzarmen honen aplikazio eremuan dauden langileei eragiten dien interpretazio, eta aplikazioaren gaineko gorabeherak jakinaraziko dizkiote Jarraipenerako Bitariko Batzordeari bi aldeek, beti ere borondatez eta horren ebazpena onartuko dute.



11. artikulua.- Lanaren antolaketa

Lanaren antolaketa Instituzioaren eskumena da, eta bere zuzendaritza-organoaren bitartez egingo da. Horrek ez du esan nahi Erakunde Sindikalekin eduki beharreko kontsultak eta negoziazioa mantenduko ez direnik, indarrean dagoen araudiak eta Hitzarmen honek jasotzen duten moduan.




Compartir con tus amigos:
  1   2   3   4   5   6   7   8   9   ...   28


La base de datos está protegida por derechos de autor ©composi.info 2017
enviar mensaje

    Página principal