Acuerdo regulador de las condiciones de trabajo de los empleados públicos (personal funcionario – laboral) del ayuntamiento de iurreta



Descargar 1.74 Mb.
Página1/27
Fecha de conversión31.05.2018
Tamaño1.74 Mb.
  1   2   3   4   5   6   7   8   9   ...   27

OHIZKO OSOKO BILKURA

PLENO ORDINARIO

Akta zkia. – nº Acta

4/2014

TOKIA

EGUNA – FECHA

Hasiera-ordua

Amaiera-ordua

Udaleko batzar-aretoan

2014ko otsailaren 26an

19,00

20,00


BERTARATUA:
LEHENDAKARIA

D. Iñaki Totorikaguena Sarrionandia Jn. (EAJ)


BATZORDEKIDEAK
EUSKO ALDERDI JELTZALEA (EAJ)

Ainhoa Albizuri Bernaola And.

Txomin Balanzategi Etxebarria Jn.
BILDU

Zorion Agirrezabal Morgaetxebarria Jn.

Amatza Abasolo Txabarri And.

Liher Aiartzaguena Brabo Jn.

Mikel Cenigaonandia Arruabarrena Jn.
PARTIDO SOCIALISTA DE EUSKADI-EUSKADIKO EZKERRA (PSOE)

Mª. Angeles Muñoz Llamas And.

Alberto Borobia Conde Jn.
IDAZKARIA

Aizbea Atela Uriarte And.


ADMINISTRARI LAGUNTZAILEA

Maribel Arrizabalaga Salgado And.








bat.- 2014ko urtarrilaren 29an eta otsailaren 5ean egindako bileren aktak onartu, horrela balegozkio.
2014ko urtarrilaren 29an eta otsailaren 5ean egindako bileren akten zirriborroak ikusi ondoren.
Bertaratuak ados egonik, aipatutako aktak aho batez onartu egiten dira.




uno.- aprobacion, si procede, de las actas de las reuniones celebradas los días 29 de enero y 5 de febrero de 2014.
Vistos los borradores de las actas de las reuniones celebradas los días 29 de enero y 5 de febrero de 2014.
ENCONTRÁNDOSE conformes, son aprobadas, por unanimidad, por los miembros asistentes a la sesión.



bi.- Erabilera lagatzeko hitzarmena, aparkalekurako. UER-4 Tellitu.
OINARRIA: Iurreta udalerriak, gaur egun, ez dauka ibilgailuetarako aparkaleku publiko nahikorik, eta gabezia hori arintzearren, Elizateko Udalak ibilgailuetarako aparkaleku publikoa ezarri behar du UER.4-Tellitu gunean, egikaritze-unitate horretako lurzoruetan hirigintzako plangintzan aurreikusitako urbanizazio- eta eraikuntza-lanak hasten ez diren bitartean.

GERTAERA: Horrexegatik, eta Zarate eta Elexpe Eragileak S.L. merkataritza-etxearekin hainbatetan hitz egin ondoren, aipatutako lur-zatiaren ERABILERA LAGATZEKO HITZARMENA egingo dela erabaki. Hona hemen baldintzak:


UER.4-TELLITU GUNEKO LUR.ZATIEN ERABILERA LAGATZEKO HITZARMENA, IBILGAILUETARAKO APARKALEKU PUBLIKOA EGITEKO
Iurretan, 20XXko XXXaren XXan.

BATZARTU DIRA
Alde batetik, IÑAKI TOTORIKAGUENA SARRIONANDIA jauna, IURRETA Elizateko Udaleko alkate-udalburua den aldetik.

Beste aldetik, JOSE MARIA ELEXPE ZARATE jaunak (NAN zk.: 30606988-Z), “ZARATE ETA ELEXPE ERAGILEAK SL” merkataritza-etxearen ordezkaritzan (sozietatearen helbidea: Bixente Kapanaga kalea 19, 48.215 Iurreta).
JARDUN DUTE:
JOSE MARIA ELEXPE ZARATE jaunak (NAN zk.: 30606988-Z), “ZARATE ETA ELEXPE ERAGILEAK SL” merkataritza-etxearen ordezkaritzan (sozietatearen helbidea: Bixente Kapanaga kalea 19, 48215 Iurreta) erabaki sozialen 523. ageriko eskrituren bidez ziurtatzen delarik; berau atxikitzen dut 1go Dokumentu modura.
Eta IÑAKI TOTORIKAGUENA SARRIONANDIA jaunak IURRETAko Udalaren izen eta ordezkaritzan jardun du, IURRETAko Udalaren Osoko Bilkurak 20XXko XXXren XXko batzarrean eman baitzion ekitaldi honetarako eskumena (horren kopia erantsi zaio agiri honi, 2. AGIRIA izenarekin).

ADIERAZI DUTE:
LEHENENGOA.- “ZARATE ETA ELEXPE ERAGILEAK SL” merkataritza-etxea da erregistroan jarraian idatzitako deskribapen hau duen lur-zatiaren jabea:
Iurretan, Durangoko jurisdikzioan (gaur egun Iurreta) dagoen lur-zatia, orube eraikigarria. Bere azalera bi mila eta hamazortzi metro eta berrogeita hamar dezimetro karratukoa da, eta honakoak ditu mugakide: Iparraldean, Iurretako eliza eta plazara doan probintzia-errepidea; Hegoaldean, Ibaizabal ibaia; Ekialdean, Domingo Zárate jaunaren etxea eta lur-zatia; eta Mendebaldean, Gregorio Zabala eta León Bereziartua jaunen jabetzako lur-zatia. Orain esan da lur-zati horren zati batean eraikin hau dagoela eraikita: Industria-erabilera duen eraikina, bi pabilioitan banatuta dagoena zementuzko blokeekin egindako hormaren bitartez. Eraikin horrek, guztira, zazpiehun eta hogei metro karratuko orubea hartzen du. Pabilioietako bat forjaketarako erabiltzen da, eta bertako atal bat biltegi moduan erabiltzen da, bere azalera laurehun eta hogei metro karratukoa dela. Beste pabilioia tailer mekanikoetarako erabiltzen da, eta hirurehun metro karratuko azalera du orubean. Honela dago eraikita: egitura zementu armatuzkoa, eta hormak zementuzko blokeekin egindakoak; teilatua burdinazko habeekin dago eginda, egurrez estalita, teila lauarekin. Eraikuntza hartzen duen lur-zatia bera dauka mugakide”.
BIGARRENA.- Aurreko azalpenean deskribatutako finka UER-4-Tellitu izeneko hirigintza-mugaren barruan dago Iurreta Elizatea udalerrian indarrean dauden Plangintzaren Arau Subsidiarioen arabera.

HIRUGARRENA.- “Zarate eta Elexpe Eragileak SL” merkataritza-etxeak UER.4-Tellitu gunearen Hiri Berrikuntzarako Plan Berezia aurkeztu du, baina ez da aurreikusi unitate horretako urbanizazio- eta eraikuntza-obrak berehala hasiko direnik.
LAUGARRENA.- Iurreta udalerriak, gaur egun, ez dauka ibilgailuetarako aparkaleku publiko nahikorik. Gabezia hori arintzearren, Elizateko Udalak ibilgailuetarako aparkaleku publikoa ezarri behar du aipatutako UER.4-Tellitu gunean, egikaritze-unitate horretako lurzoruetan hirigintzako plangintzan aurreikusitako urbanizazio- eta eraikuntza-lanak hasten ez diren bitartean.

BOSGARRENA.- Horrexegatik, eta horri buruz izandako hainbat elkarrizketaren ondoren, parte hartu duten aldeek elkarrekin erabaki dute egokia dela aipatutako lur-zatiaren ERABILERA LAGATZEKO HITZARMENA egitea.
Alde biek hirigintzako hitzarmen hau sinatzeko legezko gaitasun nahikoa aitortu diote elkarri, eta berau fede onean burutzeko konpromisoa hartu dute, estipulazio hauetan oinarrituz:.
ESTIPULAZIOAK
Lehenengoa.- “Zarate eta Elexpe Eragileak SL” merkataritza-etxeak Iurretako Udalaren alde lagako du lehenengo azalpenean deskribatu den lur-zatiaren erabilera, ibilgailuetarako aparkaleku publikorako erabil dadin.
Iurretako Udalak konpromisoa hartuko du lurzoru hori ibilgailuetarako aparkaleku publikorako erabiltzeko, bakar-bakarrik. Udalak lurzoru hori udal intereseko beste helbururen baterako erabili behar izanez gero, aurretiaz jakinarazi beharko dio “Zarate eta Elexpe Eragileak SL” merkataritza-etxeari.

Bigarrena.- Erabilera lagatzeko kontratu honetarako ezarri den epea 4 urtekoa da, 2014ko apirilaren 4tik aurrera zenbatzen hasita.
Hala eta guztiz ere, egikaritze-unitate horren hirigintzako garapenak lurzoru horiek jabearentzat erabilgarri egotea behar izanez gero, onetsitako urbanizazio edo eraikuntza aipatutako epea amaitu aurretik egiteko, kontratu hau suntsiarazi egingo da, eta aldeek ez dute inolako kalterik izango. “Zarate eta Elexpe Eragileak SL” merkataritza-etxeak froga bidez jakinarazi beharko dio Iurretako Udalari lurzorua erabiltzeko behar hori duela, betiere urbanizazio- edota eraikuntza-obrak hasi baino 3 hilabete lehenago.


Sustatzaileak urbanizazio- edota eraikuntza-obrak hasteari buruzko froga bidezko jakinarazpen hori egin ostean, Iurretako Udalak libre eta sustatzaileak erabiltzeko moduan utzi beharko du hitzarmen honetan azaltzen den lur-zatia, arestian aipatu den 3 hilabeteko epea amaitu baino lehen.

Hirugarrena.- UER.4-Tellitu unitatean dauden lur-zatien jabetzari atxikitako eskubide guztiak “Zarate eta Elexpe Eragileak SL” merkataritza-etxearenak dira eta, beraz, egikaritze-unitatearen etorkizuneko hirigintzako garapenean gauzatu ahal izango ditu, betiere indarrean dauden legeekin eta hirigintzako plangintzarekin bat etorrita, eta bidezko tresnak onetsi eta nahitaezko lizentzia eta baimenak eskuratu ondoren.

Laugarrena.- Iurretako Udalak, konpentsazio moduan, “Zarate eta Elexpe Eragileak SL” merkataritza-etxeari ondasun higiezinen gaineko zergarengatik (OHZ) igorritako ordainagiriaren zenbateko baliokidea ordaindu beharko dio “Zarate eta Elexpe Eragileak SL” merkataritza-etxeari, ekitaldi guztietan, kontratu hau indarrean dagoen bitartean.
Zenbateko hori ordaintzeko, “Zarate eta Elexpe Eragileak SL” merkataritza-etxeak, urte bakotzeko OHZren ordainagiriaren kopia aurkeztu beharko du Iurretako udaletxean. Iurretako Udalak hamabost asteguneko epean ordaindu beharko dio zenbateko hori aipatutako merkataritza-etxeari, kopia jaso eta biharamunetik aurrera zenbatzen hasita.
Bosgarrena.- Udalak aparkalekuan bi toki gordeta izango ditu “Zarate eta Elexpe Eragileak S.L.” merkataritzak bakarrik erabili dezan.
Seigarrena.- Iurretako Udalak eta “Zarate eta Elexpe Eragileak SL” merkataritza-etxeak elkar behartu ahalko dute dokumentu hau eskritura publikoan idaztera, euretako batek beharrezkoa eta egokia dela uste badu. Eskatzen duenak ordaindu beharko ditu kontratua publiko bihurtzeko gastuak.”

IKUSITA: 2014ko otsailaren 4ko Hirigintzako Informazio Batzordearen erizpena.

Udalbatzak, aho batez, honako hau erabaki du:
LEHENENGOA.- Onetsi egingo da Zarate eta Elexpe Eragileak S.L. merkataritza-etxearekin sinatuko den UER-4 Tellitu guneko lur-zatien erabilera lagatzeko kontratua, arestian aipatu denaren arabera.
BIGARRENA.- Iñaki Totorikaguena Sarrionandia alkate-udalburua ahaldunduko da aipatutako lagapen-kontratua “Zarate eta Elexpe Eragileak S.L.” merkataritza-etxearekin sinatzeko.
HIRUGARRENA.- Erabaki hau Zarate eta Elexpe Eragileak S.L. merkataritza-etxeari eta Kontu-hartzailetza Sailari jakinaraziko zaie.






dos.- Convenio de cesión de uso para aparcamiento. UER-4 Tellitu.

VISTO: Que el municipio de Iurreta presenta actualmente una carencia de aparcamientos públicos para vehículos y que al objeto de paliar esa carencia, el Ayuntamiento de la Anteiglesia precisa ubicar un aparcamiento público para vehículos en la superficie de la UER.4-Tellitu, en tanto que en los suelos de la mencionada unidad de ejecución no se acometan los trabajos de urbanización y edificación previstos en el planeamiento urbanístico.


RESULTANDO: Que por este motivo y tras varias conversaciones mantenidas al efecto con la mercantil Zarate eta Elexpe Eragileak S.L. se ha acordado la formalización de un CONVENIO DE CESION DE USO del terreno mencionado, en los siguientes términos:
CONVENIO DE CESIÓN DE USO DE LOS TERRENOS DE LA UER.4-TELLITU PARA

APARCAMIENTO PÚBLICO DE VEHÍCULOS

En Iurreta a XX de XX de 20XX.

REUNIDOS
De una parte, D. IÑAKI TOTORIKAGUENA SARRIONANDIA, en su calidad de Alcalde-Presidente del Ayuntamiento de la Anteiglesia de IURRETA.
De la otra, Don JOSE MARIA ELEXPE ZARATE, con D.N.I. 30606988-Z, en representación de la mercantil “ZARATE ETA ELEXPE ERAGILEAK SL”, con domicilio social en Iurreta (48215), Bixente Kapanaga kalea 19.

INTERVIENEN
Don JOSE MARIA ELEXPE ZARATE, (DNI nº 30606988-Z) en representación de la mercantil “ZARATE ETA ELEXPE ERAGILEAK SL”, con domicilio social en Iurreta (48215) Bixente Kapanaga kalea 19, según se acredita con la escritura de elevación a público de acuerdos sociales nº 523, que adjunto se acompaña como DOC. Nº 1.
Y D. IÑAKI TOTORIKAGUENA SARRIONANDIA, en nombre y representación del Ayuntamiento de IURRETA, facultado para este acto por acuerdo del pleno del Ayuntamiento de IURRETA de fecha XX de XXX de 20XX (Cuya copia se acompaña a este documento como DOC. Nº 2).

EXPONEN
PRIMERO.- Que la mercantil “ZARATE ETA ELEXPE ERAGILEAK SL” es propietaria de la parcela de terreno, que se describe registralmente del modo siguiente:
Parcela de terreno, solar edificable, sito en Iurreta, jurisdicción de Durango, hoy Iurreta, que ocupa una extensión superficial de dos mil dieciocho metros cincuenta decímetros cuadrados, y linda: por Norte, con la carretera provincial a la parroquia y plaza de Iurreta; por Sur, con el Río Ibaizabal; por Este, con la casa y terreno de Don Domingo Zárate, y por Oeste, con terreno propiedad de Don Gregorio Zabala y Don León Bereziartua, diciendo ahora que sobre parte de la parcela se encuentra construido el siguiente edificio: un edificio destinado a fines industriales, que se haya dividido en dos pabellones separados entre sí por una pared de bloques de cemento, ocupa en total dicha edificación un área solar de setecientos veinte metros cuadrados. Uno de los pabellones se haya destinado a forja, existiendo en el mismo, un departamento, que sirve de almacén y ocupa una extensión superficial de cuatrocientos veinte metros cuadrados, el otro pabellón está destinado a talleres mecánicos y tiene un área solar de trescientos metros cuadrados, su construcción es; el armazón de cemento armado y las paredes de bloques de cemento; el tejado con vigas de hierro, recubierto de madera, con teja plana, linda por sus lados con el propio terreno en que se haya construido”.
SEGUNDO.- Que la finca descrita en el exponendo precedente, se halla ubicada dentro de la delimitación urbanística denominada UER-4-Tellitu de las Normas Subsidiarias de Planeamiento vigentes en el municipio de la Anteiglesia de Iurreta.
TERCERO.- Que si bien la mercantil “Zarate eta Elexpe Eragileak SL” ha presentado en el Ayuntamiento el Plan Especial de Renovación Urbana de la UER.4-Tellitu, no se prevé una ejecución inmediata de las obras de urbanización y edificación para esa unidad.
CUARTO.- Que el municipio de Iurreta presenta actualmente una carencia de aparcamientos públicos para vehículos. Al objeto de paliar esa carencia, el Ayuntamiento de la Anteiglesia precisa ubicar un aparcamiento público para vehículos en la superficie de la citada UER.4-Tellitu, en tanto que en los suelos de la mencionada unidad de ejecución no se acometan los trabajos de urbanización y edificación previstos en el planeamiento urbanístico.
QUINTO.- Que por este motivo y tras varias conversaciones mantenidas al efecto, las partes comparecientes, han estimado mutuamente satisfactoria, la realización de la CESIÓN DE USO del terreno mencionado.
Ambas partes se reconocen mutuamente la capacidad legal necesaria para suscribir el presente convenio urbanístico, y se comprometen a su cumplimiento de buena fe, en base a las siguientes
ESTIPULACIONES
Primero.- La mercantil “Zarate eta Elexpe Eragileak SL” cede el uso del terreno descrito en el exponendo primero, a favor del Ayuntamiento de Iurreta, para que el mismo sea destinado a aparcamiento público de vehículos.

El Ayuntamiento de Iurreta se compromete a destinar dicho suelo exclusivamente para aparcamiento público de vehículos. En el caso de que el Ayuntamiento necesitara hacer uso de dicho suelo para cualquier otra finalidad de interés municipal distinta a la expresada, deberá comunicarlo previamente a la mercantil “Zarate eta Elexpe Eragileak SL”.
Segundo.- El plazo que se estipula para el presente contrato de cesión de uso es de 4 años, contados a partir del 4 de abril de 2014.
No obstante, en el caso de que el desarrollo urbanístico de la unidad de ejecución en cuestión requiriera la disposición efectiva de dichos suelos por parte de la propiedad para la ejecución de la urbanización o edificación aprobada antes del vencimiento del plazo anteriormente citado, el presente contrato se resolverá sin ningún perjuicio para ninguna de las partes. La mercantil “Zarate eta Elexpe Eragileak SL” deberá comunicar fehacientemente al Ayuntamiento de Iurreta esa necesidad de disposición del suelo con una anterioridad de 3 meses al comienzo de ejecución de los trabajos de urbanización y/o edificación.
Una vez realizada por parte del promotor esa comunicación fehaciente del comienzo de ejecución de las obras de urbanización y/o ejecución, el Ayuntamiento de Iurreta, deberá dejar libre y a total disposición del promotor, el terreno objeto del presente convenio antes de la finalización del plazo de 3 meses anteriormente expresado.
Tercero.- Los derechos inherentes a la propiedad de los suelos ubicados en la UER.4-Tellitu pertenecen en su totalidad a la mercantil “Zarate eta Elexpe Eragileak SL” de manera que podrá materializarlos en el futuro desarrollo urbanístico de la unidad de ejecución en cuestión, siempre de conformidad con la legislación y el planeamiento urbanístico en vigor y una vez aprobados los instrumentos pertinentes y obtenidas las preceptivas licencias y autorizaciones.
Cuarto.- El Ayuntamiento de Iurreta, en compensación, deberá satisfacer a la mercantil “Zarate eta Elexpe Eragileak SL” una cantidad equivalente al valor del recibo del Impuesto de Bienes Inmuebles (IBI) girado por ese concepto a la antecitada mercantil, correspondiente a cada ejercicio en que esté en vigor el presente contrato.


Para proceder al pago de dicha cantidad, la mercantil “Zarate eta Elexpe Eragileak SL” presentará ante el Ayuntamiento de Iurreta copia del recibo del IBI correspondiente a la anualidad en cuestión. El Ayuntamiento de Iurreta deberá satisfacer a la mercantil dicha cantidad en el plazo de quince días hábiles, contados a partir del siguiente a la recepción de dicha copia.
Quinto.- El Ayuntamiento reservará dos plazas en el aparcamiento, para uso exclusivo de la mercantil “Zarate eta Elexpe Eragileak SL”.
Sexto.- El Ayuntamiento de Iurreta y la mercantil “Zarate eta Elexpe Eragileak SL” podrán compelerse recíprocamente para otorgar este documento en escritura Pública, si cualesquiera de ellos lo estimara necesario y oportuno, siendo todos los gastos derivados de la citada elevación a público por parte de quien lo solicite.”
VISTO: El dictamen de la Comisión Informativa de Urbanismo de fecha 20 de febrero de 2014.
El Ayuntamiento-Pleno, por unanimidad, acuerda:
PRIMERO.- Aprobar el contrato de cesión de uso de los terrenos de la UER-4 Tellitu con la mercantil Zarate eta Elexpe Eragileak S.L. en los términos anteriormente citados.

SEGUNDO.- Facultar al Alcalde-Presidente don Iñaki Totorikaguena Sarrionandia para la firma del contrato de cesión antecitado con la mercantil “Zarate eta Elexpe Eragileak S.L.”.


TERCERO.- Notificar el presente acuerdo a la mercantil Zarate eta Elexpe Eragileak S.L. y al Departamento de Intervención.



hiru.- Aholku Batzorde Juridikoak emandako irizpena, 1603/10 Alkatetzako Dekretua ofizioz berrikusteari buruzkoa. Bertan, Udalaren ikuskatze-ahala eragozteagatik ADIF-ek hirigintza-arauak hautsi egin duela aitortzen da.
OINARRIA: Alkatetzaren otsailaren 25eko 226/10 Dekretuaren bidez, Iurretako Udalak ADIFen aurka zehapen-espedientea hastea erabaki zuen, EITBren instalazio zaharretan nahitaezko lizentziarik izan gabe egiten ari zen erabilerengatik.
GERTAERA: Dekretu hori interesdunei jakinarazi zitzaien. Horren ostean, eta zehapen-espedienteko izapideekin aurrera eginez, udal arkitekto aholkulariari txosten teknikoa egin zezala agindu zitzaion, eta jarraian, Alkatetzaren 2010eko apirilaren 16ko 53.4 Dekretua promulgatu zen, instalazioetan ikuskapena egin behar zela ADIFi jakinarazteko.

GERTAERA: 2010eko apirilaren 23an, Alkatetzaren 2010eko apirilaren 16ko 534 Dekretuaren bidez jakinarazi zen bezala, EITBren instalazio zaharretan arkitekto teknikoa agertu zen, udal Idazkariarekin eta bi Udaltzainekin, instalazio horiek ikuskatzeko. Helburu hori ezin izan zuten bete, sarbidean zeudela ADIFeko arduradun batek ez zielako instalazioetan sartzen utzi.

GERTAERA: Gertatutakoa ikusirik, eta udal taldea instalazioetan ezin izan zenez sartu ikuskapen-lana egiteko, administrazioarekiko auzien epaitegiari eskatu zitzaion ADIFek EITBren instalazio zaharretara sartzeko baimena eman zezala.

GERTAERA: 2010eko azaroaren 15ean, administrazioarekiko auzien 4. epaitegiak 1052/2010 autoa eman zuen. Horren bidez, Iurretako Udalari EITBren instalazio zaharretan sartzeko baimena eman zitzaion, argudio hau emanda: "... agerikoa dirudi, Iurretako Udalak egindako espedienterako beharrezkoa dela ikuskapen hori egitea, instalazio horien erabilera hirigintzaren nahiz ingurumenaren ikuspegitik udalerriko Arau Subsidiarioetarako egokia den ala ez egiaztatzeko".

GERTAERA: Auto horren berri izandakoan, Iurretako Udalak Alkatetzaren 2010eko maiatzaren 27ko 774. Dekretua promulgatu zuen. Haren bidez, ADIF enpresa-erakunde publikoaren aurka zehapen-espedientea hasi zen, bere erantzukizuna zehazteko eta ikuskapen-jarduera oztopatzea zela-eta egokia zen zehapena ezartzeko, instrukzioaren emaitzaren arabera.
GERTAERA: 2010eko uztailaren 23an Udalan ADIFren alegazio-idazki bat sartu zen, Iurretako Udalaren ikuskapen-jarduera oztopatzeagatik ADIFen aurka zehapen-espedientea hastea ebatzi zuen Alkatetzaren 2010eko maiatzaren 27ko 774. Dekretuari buruz, hasitako zehapen-espedientea artxibatzea dekretatu zedila eskatzeko.

GERTAERA: Horri dagokionez, espedientearen instruktoreak, ebazpen-proposamena eman zuen. Haren bidez deklaratu zen hirigintzako arau-haustea egin zela, Iurretako Udalak daukan ikuskapen-ahalmena oztopatzeagatik, ADIFek EITBren instalazioetan sartzea eragotzi baitzion.


GERTAERA: Ebazpen-proposamen hori jakinarazi ondoren, ADIFek 2010eko azaroaren 19an horri buruz alegazio-idazkia egin zuen, berriro ere zehapen-espedientea artxibatzea dekretatu zedila eskatzeko.

GERTAERA: Iurretako Udalak, azkenik, Alkatetzaren 2010eko azaroaren 22ko 1603. Dekretuaren bidez deklaratu zuen ADIFek hirigintzako arau-haustea egin zuela, Iurretako Udalak daukan ikuskapen-ahalmena oztopatzeagatik, udal mugarteko EITBren instalazioetan sartzea eragotzi ziolako, eta gainera, horregatik 224.999,50 €-ko isuna ezarri zion. Bi hilabeteko epea eskaini zion Dekretu horren aurka errekurtsoa administrazioarekiko auzi bidetik aurkezteko, eta hilabete bat berraztertzeko errekurtsoa aurkezteko. Dekretu hori ADIFi 2011ko azaroaren 23an jakinarazi zitzaion, eta errekurtsorik aurkeztu ez zenez, gaur egun irmoa da.


GERTAERA: Gerora, administrazio-espedientearen izapideekin aurrera jarraituz, eta hirigintzako arau-haustea egin zela deklaratu zuen azaroaren 22ko 1603/10 ebazpena irmoa zenez; 2011ko ekainaren 10ean ADIFi jakinarazi zitzaion Iurretako Udalak 224.999,50€-ko likidazioa igorriko zuela, Udalak daukan ikuskapen-ahalmena oztopatzean zetzan hirigintzako arau-haustea egiteagatik ezarritako zehapenaren ondorioz.

GERTAERA: ADIFek 2011ko uztailaren 20an alegazio-idazkia egin zuen. Horren bidez, Alkatetzaren azaroaren 22ko Dekretua ofizioz berrikusteko eta hasitako zehapen-espedientea artxibatzea dekretatzeko eskatu zuen.

GERTAERA: ADIFek alegatu zuenez, ez zaio oztoporik jarri Udalaren ikuskapen-ahamenari, eta beraz, ez dago egitate zehagarririk, "ADIF kondenatu ahal izateko Udalaren ikuskapen-ahalmena oztopatzeagatik. Beraz, hirigintzako arau-hauste hori egin dela deklaratzen duen Ebazpena, nahiz ezarritako zehazpenaren Likidazioaren jakinarazpena, zuzenbidean erabat deusezak dira."

GERTAERA: Iurretako Udalak, Alkatetzaren 2011ko abuztuaren 17ko 922. Dekretuaren bidez, ADIFek ofizioz berrikusteko egindako eskaria izapiderako ez zuela onartu adierazi zuen.


GERTAERA: ADIFek Alkatetzaren Dekretu horren aurkako errekurtsoa aurkeztu zuen administrazioarekiko auzi-bidetik. Hala, administrazioarekiko auzien Bilboko 5. epaitegian 390/2011 zk.dun Prozedura Arrunta gauzatu zen, eta 2012ko ekainaren 21ean epaitegi horrek Errekurtsoa onesteko 195/2012 zk.dun epaia eman zuen.
GERTAERA: Epai horren hirugarren oinarri juridikoan, Udalaren jokabidea zein izan beharko den azaltzen da. Hona hemen:

"...Udalak 30/1992 Legearen 102. artikuluan eta hurrengoetan aurreikusten den ofiziozko berrikuspena izapidetzen jarraitu behar du, eta instruitzen den prozedura burutu beharko du bidezkoa den ebazpenarekin. Ebazpen hori ez da zertan izan behar ADIFek bultzatzen duen bezala zehapen-ebazpena baliogabetzekoa, baizik eta zuzenbidean egokia dena, ebazpena baliogabetzekoa izan zein ez."


GERTAERA: Epaiaren edukia betetze aldera, Iurretako Udalak 30/1992 Legearen 102. artikuluan eta hurrengoetan arautzen den ofiziozko berrikuspenaren prozedura hasi zuen, eta Udalaren Osoko Bilkurak, 2013ko maiatzaren 23an, erabaki hau hartu zuen:
"LEHENENGOA.- Izapiderako onartuko da berrikusteko eta baliogabetasuna deklaratzeko errekurtsoa, eta Alkatetzaren 2010eko azaroaren 22ko 1.603. Dekretua ofizioz berrikusteko espedientea hasiko da.
BIGARRENA.- Entzunaldirako eta alegazioetarako jakinaraziko zaio Trenbide-azpiegituren Administratzailea (ADIF) enpresa erakunde publikoari, hamabost egun balioduneko epean zuzenbidearen arabera dagokiena alegatzeko eta egokitzat jotzen dituzten agiriak aurkezteko.
HIRUGARRENA.- Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoari eskatuko zaio, 2010eko azaroaren 22ko 1603 zenbakidun Alkatetzako Dekretuari buruz deuseztasun-akatsik antzematen denari buruzko ebazpena eman dezala.
LAUGARRENA.-Prozedura hau ebazteko eta ebazpena jakinarazteko legez ezarri den gehienezko epea etetea Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoaren txostena jaso arte. Etete epe honek ez du hiru hilabeteko epea gaindituko, eskaera hau aipatutako aholku organoaren erregistroan sartzen den egunetik zenbatzen hasita."
GERTAERA: 2013ko ekainaren 24an, Udalean ADIFen alegazio-idazkia sartu zen. Haren bidez hau eskatu zen (idazkiaren 30. orria):

“...hasitako zehapen-espedientea artxibatzea dekreta dadila, Udalak ikuskapen jarduera egin duelako eta espedientean Udal horrek azaldu duen erabilera pribatu hori frogatu ez delako, eta ADIFek Bizkaiko Foru Aldundiaren jabetzako EITBren instalazio zaharrei eman dien erabilera Iurretako Udalaren hirigintzako araudiarekin bateragarria delako, erabilera hori interes orokorreko herri lan baten egikaritzapenari guztiz eta zuzenean lotuta dagoelako, inolako merkataritza-jarduera pribaturik gabe, eta ADIFek ez duelako behar udal lizentziarik, ezta lehenengo aldiz instalatzeko administrazio-lizentziarik ere, trenbide-trafikoari lotutako jardueretarako..."


Alegazioak Udalaren osoko bilkurak 2013ko urriaren 30ean egindako bileran gaitzetsi ziren.


IKUSITA: Euskadiko Batzorde Juridiko Aholku Emailearen urtarrilaren 17ko irizpena, 4/2014 zenbakiduna (185 zenbakidun sarrera-erregistroa, 2014ko urtarrilaren 23ko sarrera-erregistroa) azaroaren 22ko 1603/2010 Alkatetzako Dekretuaren ofiziozko berrikusketari dagokiona); horren arabera, ADIFek hirigintzako arau-haustea egin du Udalaren ikuskaritza-ahalmena oztopatzeagatik.
OINARRIA: Organo aholku-emaile gorenak berrikusketaren aldeko irizpena honako elementuetan oinarritzen duela:
.- HAAJAPELren 102. artikuluak arautzen du xedapen eta egintza deusezen berrikuspena, eta 1. atalaren arabera, Herri-administrazioek edozein unetan eta Estatuko Kontseiluak edo Autonomia-erkidegoetako kontsulta-organoek ebazpena eman aurretik, ofizioz deusez aitortuko dituzte administrazio bidea agortzen duten administrazio-egintzak, edo 62.1. artikuluan aurreikusitako kasuetan, epeen barruan errekurritu ez direnak.
.- Aipatutako legeak 106. artikuluan ezartzen ditu berrikuspena egiteko mugak. Horren arabera, ezin izango da berrikuspenik egin baldin eta ekintzen preskripzioagatik, igarotako denboragatik edo beste edozein arrazoirengatik ekitatearen, fede onaren, partikularren eskubidearen edo legeen aurka badago.

.- Gogoan hartu behar da administrazio-egintzen baliogabetasunaren arau orokorra deusezgarritasuna dela eta horrela dagoela araututa HAAJAPELren 63. artikuluan; bestalde, salbuespena da deuseztasun absolutua eta HAAJAPELren 62. artikuluan mugatutako kasuetan bakarrik gertatzen da, edo jurisprudentziak kasu horien parekotzat jotzen dituenetan (beranduago ikusiko den moduan). Kasu horiek guztiak salbuespena direla kontuan hartuta, interpretazio mugatua egin behar da eta kasu bakoitzaren ezaugarri eta baldintza guztiak barne hartu behar dira. Modu horretara, arau-hauste larrienen kasuan bakarrik erabakiko da egintzen zuzenbide osoko deuseztasuna.


.- Batzordeak idatzirik jaso duen moduan, egintza deusezen berrikuspena salbuespenezko eskumen bat da eta epaitutako gaia urratu egiten du eta, ondorioz, baita segurtasun juridikoa ere; gainera, zuzenbideko urratze oso larriak eragiten dira eta horien aurrean segurtasun juridikoak amore eman behar du, erabat onartezina delako ordenamenduan agertzea. Ondorioz, eskumena gauzatzeko kontrol zorrotza egin behar da, bai Legearen arabera eskumena gauzatzea ahalbidetzen duten arrazoien interpretazio mugatuari dagokionez (eskubide osoko deuseztatze-arrazoiak), bai Legeak interpretazioa egiteko ezartzen dituen mugei dagokienez, modu horretara, eskumen hori lege-urratze larria edo nabarmena eraginda ere, erkidego juridikoaren arabera zilegi ez diren kasuetara ez zabaltzeko.

.- Are gehiago xede dugun kasuaren antzekoetan, izan ere, 2010eko apirilaren 14ko Auzitegi Gorenaren Epaiaren arabera (REC 3533/2007): "Interesdun batek administrazio-egintza baten deuseztasuna aitortzeko eskatzen badu, aipatutako interesdunak aldez aurretik ekintzarik egin ez izana esan nahi du, izan ere, interesdunak ez zuen administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu zegokionean (errekurtso horren bitartez aukera zuen egokitzat jotzen zituen alegazioak aurkezteko). Hori kontuan hartuta, ofiziozko berrikuspena zuzenbide osoko deuseztasun-arrazoietara mugatuta dago eta zorrozki interpretatu behar da".


.- Legearen arabera, beraz, oreka lortu behar da Konstituzioak bermatzen dituen legaltasun eta segurtasun juridikoaren printzipioen artean eta, ondorioz, kasu bakoitzaren inguruabarrak kontu handiz aztertu behar dira administrazio-egintzak edo –xedapenak ofizioz berrikusteko eskumenak gauzatzeko orduan.

.- Egitateen atalean adierazitakoaren arabera, deuseztasun-egintzak HAAJAPELren 62.1.c) artikuluan aurreikusitako kasua du oinarrian. Izan ere, ezinezkoa da zigor bat ezartzea ikuskapen-lana oztopatzeagatik, baldin eta ikuskapen gehiago egin badira, zehapen-espedienteari hasiera eman aurretik zein ondoren. Zigorra ezartzen duen egintzak, beraz, ezinezko edukia barne hartzen du eta, horrez gain, HAAJAPELn ezarritako zehatzeko ahalmenaren printzipioak urratzen dira.


.- Ezinezko edukia duten egintzen deuseztasuna kontu handiz jaso izan da beti doktrinan eta jurisprudentzian, kasu legala oinarri juridikorik gabeko edozein egintzara modu desegokian zabaltzea ekiditeko.

.- Argigarria da 2008ko abenduaren 3ko Auzitegi Gorenaren Epaia (RJ 2006/66). Horrelako egintzei dagokien jurisprudentziako doktrina laburbiltzen da bertan: “Tradizioz ezinezko edukia duten administrazio-egintzatzat jo dira ezintasun fisiko edo material bat dutenak, baina ez lege-ezintasun orokorra dutenak, izan ere, aitzitik, Legearen aurkako edozein egintza, Legearekin bat ez datorren ezinezko edukia edukitzeagatik zuzenbide osoz deusez jotzeko aukera egongo litzateke. (...). Horregatik, prozeduraren legearen arauak aipatzen duen ezintasunak materiala edo fisikoa izan behar du, ezintasuna juridikoa balitz egintza legez kanpokoa izango bailitzateke (...) Ezintasunak, halaber, jatorrizkoa izan behar du, izan ere, gertatze bidezko ezintasunak egintzaren eragingabetasuna ekarriko luke. Horrenbestez, ezinezko edukia edukitzeagatiko egintza deusezak dira dagokien errealitate fisikorako osorik eta jatorrian desegokiak direnak. Ezinezko edukiko egintzak dira, halaber, ezinbesteko lege fisikoen edo zentzuz gaindiezina denaren aurka egoteagatik barne-kontraesana dutenak (ezintasun logikoa). Jurisprudentziak egintzaren edukiaren zehaztugabetasuna, anbiguotasuna edo ulertezintasuna egintzaren ezintasunarekin parekatu du zenbait kasutan (1981eko azaroaren 6ko eta 1985eko maiatzaren 9ko epaiak)”; (2000ko maiatzaren 19ko Auzitegi Gorenaren Epaia).

.- Estatuko Kontseiluaren hitzetan, ezinezko edukiko egintza da berezkoa duen izaera edo errealitateagatik gauzatu ezin dena, fisikoki ezinezkoa delako, bai barne-kontraesana duelako edo bere terminoetan kontraesana duelako, bai halabeharrezko lege fisikoen edo zentzuz gaindiezintzat jotzen denaren aurka dagoelako. Ondorioz, zuzenbide osoko deuseztasuna eragiten duen edukiaren ezintasunak ezintasun materiala izan behar du, ez juridikoa bakarrik; eta ezintasun materiala esatean, gauzatu ezin dela ulertu behar da, lege fisikoen aurka egoteagatik edo gertaera irreal edo existitzen ez den gertaera bat oinarrian edukitzeagatik (otsailaren 12ko 349/2002 irizpena).
.- Aipatutako doktrina (ez da azaltzeko erraza) eta azterketaren xede den kasua alderatzean ikus daiteke adierazitako ezintasuna ez dela materiala, juridikoa baizik, izan ere, ez dago zigor daitekeen gertaerarik, gutxienez bi ikuskapen egin direla ziurtatu baita. Baina, zinez, ez da esan nahi zehapen-egintzak (deuseztatu nahi denak) ezin duela eraginik eduki, baizik eta ez duela ordenamenduan egon behar, izan ere, oinarrian gertaera arau-hauslerik ez dagoenez legez kanpokoa da.

.- Arrazoi hori dela-eta, Batzordearen ustez, kasu honetan HAAJAPELren 62.1.c) artikuluan ezarritako deuseztasun-kasura jotzen bada, ofiziozko berrikuspenaren bidera jo behar da administrazioek ezarritako zigorren legaltasuna aztertzeko; baina, horren ondorioz, kasu legalak modu desegokian aplikatzen dira oinarri ahulekin edo oinarririk gabe emandako edozein egintzatan.


.- Berrikuspena interpretatzeko testuinguruari dagokionez (berrikuspen zorrotza definizioz), ezarritako zigorrak oinarri faktikoa du, hau da, instalazioetarako sarrera ukatu izana; sarrera ukatu izana dokumentuetan jasota dago eta ezin da ilogikotzat edo bidegabetzat jo ezarritako zigorra, legeak jarrera eragozle hori gainditzeko aurreikusten duen erantzun juridikoa delako.


.- Berrikuspen-bidean Batzordeak ezin du aztertu uko-egitea ikuskapen-lana oztopatzen duen egintza gisa sailkatu behar den, nahiz eta espedientean ziurtatzen den moduan, ez zen oztopo izan zigorraren oinarrian dagoen gertaera frogatzeko (instalazioak udal araudian ezarritakoaren aurka eta baimenik gabe erabiltzea eta aipatutako erabilera ez etetea). Azterketa legaltasun arruntaren esparruan barruan kokatu behar da eta, ondorioz, ez du gainditzen deuseztasun-judizioa. Enpresak udal langileei bere instalazioetan sartzea eragozteagatik zigorra ezartzeko egokitasuna edo desegokitasuna erabakitzeko ez da egin errotikako ezintasuna agintzeko ordenamenduko akats larrienak eta nabarienak gertatu ote diren jakiteko azterketa bat.
.- Hala ere, ondorio desberdin batera iristen gara aztertzen ari garen gaia funtsezko eskubideen ikuspegitik aztertzen bada. Izan ere, kasu horretan Batzordeak kontuan hartu behar du planteatutako kontsultaren baitan EKren 18.2. artikuluak aitortzen duen egoitzaren bortxaezintasunaren eskubidea dagoela.
.- Aztertzen ari garen gaia gehiago sakondu aurretik, bi ideia azpimarratu behar dira. Lehenik eta behin, zigor bat, kargak ezartzen dituen egintza bat (tipikoa eta hartzaile bakarrekoa), berrikusten da, hortaz, judizialki bideragarria da egoitza honetan deuseztapen-arrazoi berri bat barne hartzea, nahiz eta ez duen prozedura hasi duen aldeak alegatu. Izan ere, ez da babesgabetasunik eragiten, ez baita murrizten edo mugatzen dagokion defentsa-eskubidea. Aitzitik, berrikuspena eskatu duen aldea kaltetu baino, berrikuspena egiteko eskaerari laguntzen dio.
.- Bigarrenik, egintza egin duen Administrazioaren ikuspegitik, funtsezko eskubide baten urratzea gertatu dela baieztatu eta gero –EK-k funtsezko eskubideei, ordenamendu politikoaren eta gizarte-bakearen oinarriei (EKren 10.1 artikulua) ematen dien lehentasunezko balioa, garatzen dituzten jardueretan botere publiko guztiak eragiten dituena (EKren 53.1. artikulua)-, kontuan hartu behar da HAAJAPELren 62.1 artikulua. Horren arabera, ordenamenduan barne hartutako funtsezko eskubideen baitan, a) letran, eskubide horien urratzea adierazten da administrazio-egintzen errotiko deuseztapena erabakitzeko lehen arrazoi eta arrazoi larrienekotzat.
.- Zentzu horretan kontuan hartu behar da ordenamendutik at geratzen dela funtsezko eskubide baten urratzea dakarren jarrera batengatik zigorra ezartzeko aukera, izan ere, zigorra ezarriz gero, zigorrak berak funtsezko eskubidearen edukia bera urratuko luke, botere publiko batean esku-hartzeagatik bidegabe urratuko bailitzateke. Zehapen-gaitzespena bidezkoa ez den erantzuna izango litzateke, funtsezko eskubide baten bidezko egikaritzaren aurrean, hortaz, zigorra errotiko deuseztasunaren eraginpean geratuko litzateke (apirilaren 3ko KEBS 110/2006 edo otsailaren 12ko 31/2007 Konstituzio Epaitegiaren KEE, besteak beste)).
.- Edo beste modu batera esanda (eta aztertzen ari garen kasuari dagokionez), ADIFen ezetzak egoitzaren bortxaezintasunaren funtsezko eskubidean oinarrituko balitz (EKren 18.2. artikulua), ezarritako zigorra akastuna izango litzateke, errotiko deuseztasunagatik, izan ere, ezin da erabaki ikuskapen-lana oztopatu denik, baldin eta aipatutako Konstituzioko eskubidearen arabera, ikuskapen-lana egiteko eskubidearen titularraren baimena lortu behar bada edo aurretik baimen judiziala lortu behar bada.
.- Zigor daitekeen jarduera eta jarduera garatzen den testuingurua aztertu eta gero, garrantzitsua da ikuskapen-lanari eta berau gauzatzeko moduari buruzko ohar batzuk egitea, batez ere enpresa baten instalazioetara sartu behar bada lana egiteko.

.- Analisia hasteko gogoan hartu behar da EAEko hirigintza-ikuskapena LHLren VI. tituluaren II. kapituluan araututa dagoela. 217.4. artikuluaren arabera: “Ikuskatzeko eginkizun hori aurrera eramaten laguntzeko eginbeharra izango du pertsona orok: eskatzen zaizkien agiriak eta informazioa eman beharko dizkie funtzionarioei eta agintariei. Laguntzeko eginbehar horren barruan dago etxebizitzaren legezko izaera ez duten higiezin guztietara sartzen utzi beharra”.

.- Horren arabera, begi-bistakoa da hirigintzako ikuskapena funtsezko eskubideen esparruaren barruan sar daitekeela, ikuskapena garatzen den espazioaren arabera; eta, ondorioz, gatazkak sor daitezke. Desadostasunak sortzen dira ikuskapena egiteko egoitzetara edo beste leku batzuetara sartu behar denean eta sartzeko titularraren baimena behar denean, edo, hura ezean, baimen judiziala behar denean. Salbuespena da ageri-ageriko delitua gertatzen denean, botere judizialaren Lege Organikoaren 91.2 artikuluan (L011) eta Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legearen (AAJL) 8.6 artikuluan xedatzen den moduan.

.- Konstituzio Auzitegiak (KA), urriaren 17an emandako 137/1985 Epaian, honako hau dio "EK-k egoitzaren bortxaezintasunaren eskubidea ezartzen duenean ez du pertsona fisikoetara mugatzen, hortaz, pertsona juridikoen kasuan ere ezar daiteke. Era horretara, epai horren arabera, egoitza-askatasuna ordenamenduan pertsonaren gainean adostutako babesaren isla zuzen gisa sailkatzen da, baina ez du derrigorrez pertsona fisikoa izan behar, pertsona juridikoa Konstituzio-babesaren barruan barne hartutako subjektu pribatuaren lekuan jartzen den unetik.”



.- Eta ikuskapen-lanaren esparruan (zerga-jarduerari dagokionez zehazki), otsailaren 23ko 50/1995 Epaian (KEE 1995, 50) aditzera eman zuenez, analogiaren bidez BJLOk aukera ematen zuen esku-hartze judizialaren betekizuna administrazioaren ikuskapen-jarduerara zabaltzeko, hortaz, administratzaileak baimenik ematen ez badu, beharrezkotzat jotzen zuen baimen judiziala lortzea, Konstituzioaren 18.2. artikuluaren ondorioetarako egoitzatzat jotzen diren lekuetara ikuskariak sartzeko.
"Kasu honetan, ez da horrelakorik aurreikusten BJLOren arauan, baina, hala ere, epailearen erabakia babesteko erabili da, analogiaz egindako irakurketa batean. Egoitzan sartzeko eta erregistratzeko baimena eman da, Ogasun Publikoak dagokion ikuskapen-lana garatzeko. Zerga-ikuskapenaren prozedurak inkisizio-izaera du eta dagokion esparruan egindako ikerketen edo azterketen emaitza ikertzeko eta dokumentatzeko funtzioa betetzen du, ondoren egingo den prozeduran froga gisa baliatzeko. Ondorengo prozedura likidazioarena da normalean, baina gerta daiteke zerga-delituagatik beste zehapen-prozedura bat edo prozedura penal bat hasi behar izatea. Konstituzio-isiltasuna kontuan hartuta, zentzu honetan existitzen den lege-manu bakarraren hedapen analogikoa ez da arbitrarioa, baizik eta oso arrazoizkoa, baldin eta kontuan hartzen badira administrazio-jardueraren ezaugarriak. Administrazio-jarduera hori zigor-jurisdikzioan barne hartutako balizko alderdi askorekin lotu daiteke, hain zuzen ere EKren 25.1. artikuluan (RCL 1978, 2836) barne hartutako bermearen ondorioetarako, eta jada GEEAren jurisprudentzia (Engel kasua, GEEAren 1976ko ekainaren 8ko epaia) eta gure Auzitegi Gorenarena (1972ko otsailaren 9ko epaia eta askoz ere gehiago) aitortuta zegoen”.
.- Aipatutako pertsona juridikoentzako funtsezko eskubidea egon badagoela onartu eta gero, Konstituzio-jurisprudentziak bere mugak zehaztu ditu: "pertsona horien egoitzaren Konstituzio-babesaren esparrua besteren esku-hartzerik gabe beren jarduera garatzeko ezinbestekoak diren espazio fisikoetara zabaltzen da, sozietatearen edo horren mendeko establezimendu baten zuzendaritza bertan dagoelako, edo sozietatearen eguneroko bizitzari buruzko dokumentuak edo beste euskarri batzuk, hirugarrenek ezagutzeko erreserbatuta daudenak, bertan gordetzen direlako" (69/1999 Auzitegi Gorenaren Epaia, apirilaren 26koa).
.- Espazioa jendearentzat irekita egongo balitz, ez litzateke pentsatuko egoitzaren bortxaezintasunaren funtsezko eskubidea urratzen denik, eta gauza bera gertatuko litzateke merkataritza-sozietate batek sozietatearen zuzendaritzarekin loturik ez dagoen merkataritza- edo lan-jarduera bat garatzeko erabiltzen dituen eta baimena behar duten lokaletan, edo sozietatearen dokumentazioa gordetzeko erabiltzen ez diren establezimenduetan. Gauza bera esan behar da merkataritza-produktuak gordetzen dituzten bulegoekin edo biltegi, denda edo antzekoekin.
.- Doktrina hori oinarrian hartuta, Auzitegi Gorenak (AG) honako hau aitortu du –besteak beste 2010eko apirilaren 23ko epai desberdinetan-: "KAk egoitzen babesari buruz egindako espazio-mugatzea kontuan hartuta, kasu honetan atera beharreko ondorioa da pertsona juridikoen kasuan, duten izaera eta xede berezia dela-eta, egoitzatzat jotzen direla, EKren 18.2. artikuluak ematen dien konstituzio-babesaren ondorioetarako, erreserba eskatzen duten eta hirugarrenen esku-hartzea uzten ez duten espazioak, bertan garatzen den jardueraren arabera; hau da, pertsona juridikoaren ordezkariek beren barne-jarduerak garatzeko erabiltzen dituzten lekuak, bai bertan gauzatzen delako entitatearen zuzendaritza eta administrazioa, bai sozietatearen eguneroko bizitzari buruzko dokumentuak edo beste euskarri batzuk gordetzeko erabiltzen direlako, zerga-egoitza izan, egoitza nagusia izan edo bigarren egoitza izan. Kasu horietan baimen judiziala edo interesdunaren baimena eskatzen da; aitzitik, ez dira babesten jendearentzat irekita dauden establezimenduak edo lan-jarduera bat edo merkataritza-jarduera bat garatzeko erabiltzen direnak, edo dokumentazioa gordetzeko erabiltzen direnak; eta ez dira babesten, halaber, merkataritza-produktuak erakusteko bakarrik erabiltzen diren bulegoak edo biltegiak, dendak edo antzekoak".

.- Adierazitako guztia gure azterketaren gainean aplikatzean, lehenik eta behin azpimarratu behar da Konstituzio-doktrinan funtsezko eskubidearen edukia funtsean negatiboa dela: bermatuta geratzen da, lehenik eta behin, eskubidearen titularrak beste batzuk espazio babestuaren esparrutik kanpo uzteko, egoitzara edozein pertsona eta, berariaz agintaritza publikoa sartzea edo bertan egotea eragozteko edo debekatzeko duen eskubidea.


.- Nahitaez azpimarratu behar da aztertutako kasuan, ADIF enpresa-erakunde publiko bat izatea –hau da, pertsona juridiko publiko bat izatea- gertaera neutro bat dela gure ondorengo azterketaren ondorioetarako, udalaren administrazio-jardueraren aurrean duen egoera juridikoa, herri-administrazio baten zehapen-boterearen mende dagoen subjektu partikular baten egoerarekin pareka daitekeen neurrian. Izaera edo oinarri publikoa edukitzeak ez du aldatzen, ezta barne hartzen ere, kasu honetan jokoan dagoen funtsezko eskubidearen mugatzea zehazteko beharra.
.- Igorritako espedientea ikusita esan daiteke ADIFek erabilitako EITBren instalazio zaharrak ez zeudela jendearentzat irekita eta instalazio horietan kokatzen zela EAEko abiadura handiko linearekin (Gasteiz-Bilbo-Donostia) lotutako obren zuzendaritza eta kontrol teknikoa, edo gutxienez, instalazio horietan gordetzen zirela aipatutako azpiegitura eraikitzeko prozesuan sortutako dokumentuak (enpresaren idatzian, 551-578 orriak, baieztatzen den moduan).

.- Edozein kasutan, EKren 18.2 artikuluaren esparruan, aipatutako instalazioek pertsona juridikoen egoitzei ematen zaien konstituzio-babesa merezi ote zuten jakiteko gorabeherak edo oharrak, administrazioarekiko auzien 4. epaitegiak ebatzi zituen. Horrela, 1052/2010 autoan, epailearen lanen artean honako hauek zehazten ditu, Auzitegi Konstituzionalak emandako 137/1985 eta 160/1991 epaiak kontuan hartuta: "administrazio-egintzaren derrigorrezko gauzatzea jasango duen subjektua ondo bakoiztea, egintzaren legaltasuna egiaztatzea, sarrera arbitrarioak ekiditeko, egintza gauzatzeko egoitzan edo BJLOren 87.2 artikuluan parekotzat jotzen dituen lekuetan sartu behar dela ziurtatzea, eta, azkenik, leku horietara sartzeko funtsezko eskubideetan behar-beharrezkoak diren mugak bakarrik ezartzea; doktrina hori, gainera KEE 50/1995ean berresten da".


.- Zentzu berean azpimarratu behar da ADIFek instalazioetara sartzeko baimen-eskaera berri bat egin duela, ikuskapena egiteko, eta EAEko Justizia Epaitegi Gorenak, ekainaren 15eko 447/2011 epai bidez, Bilboko 2. AAEren 224/2011 autoa, eskaera berria ukatzen duena, berretsi zuela. Laburbilduz, epaiaren arabera eskaera berriak ez du zentzurik, ikuskapena baimendu eta egin zelako jada. Eta guri dagokigun azterketari lotuta interpreta daitekeenez, aipatutako epaitegiaren ustez enpresa erabiltzailearen baimena behar zen Administrazioak bere ikuskapen-ahalmena gauzatzeko eta EITBren instalazio zaharretara sartzeko, eta, hori ezean, baimen judiziala. Hau da, epaitegiak egoitzat edo antzeko lekutzat jotzen ditu aipatutako instalazioak, funtsezko eskubidearen Konstituzio-babesaren ondorioetarako.

.- Adierazitako guztia kontuan hartuta ondoriozta daiteke, kasu honetan ezin daitekeela esan ikuskapen-lana oztopatu denik, oinarrizko eskubideak babesten dituen enpresaren instalazioetarako sarrera ukatzen denean. Horrelako kasuetan, Madrilgo Justizia Epaitegi Gorenaren otsailaren 23ko 243/2012 epaiaren arabera (RJCA 2012/83), "herritar batek baimendu ez dituen ikuskariei bere egoitzara sartzea eragozten duenean ez du egotzitako administrazio-urratzerik egiten..., baizik eta Konstituzioak aitortutako funtsezko eskubide baten gauzatze bidezkoa, zuzena eta legitimoa egiten du, eta eskubide horrek botere publiko guztiak barne hartzen ditu, EKren 53.1. artikuluak xedatzen duen moduan".


.- Adierazi dugun moduan, Konstituzioak babesten duen eskubide baten gauzatzea ezin daiteke jo Administrazioak zigortu beharreko jarrera arau-hausletzat (kasu honetan administrazio-jarduera oztopatu da). Eta, kasu honetan gertatzen den moduan, horrela egingo balitz, ezarritako zigorra EKren 18.2. artikuluan barne hartutako funtsezko eskubidea urratzen duen administrazio-egintza baten aurrean egongo ginateke, eta, ondorioz, HAAJAPELren 62.1 a) artikuluaren zuzenbide osoko deuseztasun-kausa baten aurrean egongo ginateke.
IKUSITA: Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak urtarrilaren 22 emandako 34/2014. epaia, Administrazioarekiko Auzien Bilboko 5. Epaitegiak ekainaren 21ean emandako 195/2012. epaiaren zuzenbidezko adostasuna aitortzen dena. Bertan ADIF-ek, 2011ko abuztuaren 17ko 922. Alkatetzako Dekretuaren kontra jarritako errekurtsoa baietsi zen eta azaroaren 22ko 1603/10. Alkatetzaren Dekretuaren ofiziozko berrikusketaren eskariaren izapidetzea ez zen onartu; horren arabera ADIF-ek hirigintzako arau-haustea egin du Udalaren ikuskaritza-ahalmena oztopatzeagatik.
IKUSITA: 2014ko otsailaren 20ko Hirigintza Batzorde Informatiboaren erizpena.

Udalbatzak, aldeko bost botorekin (EAJ, PSOE) eta lau abstentziorekin (BILDU) honako hau erabaki du:


LEHENEGOA.- 2010eko azaroaren 22ko, 1603 ebazpena bertan behera uztea. Ebazpen horren arabera, ADIFek hirigintzako arau-haustea egin du Udalaren ikuskaritza-ahalmena oztopatzeagatik.
BIGARRENA.- Ebazpen hau jakinaraziko zaie Trenbide-azpiegituren Administratzailea (ADIF) enpresa erakunde publikoari, Udal Bulego Teknikoari eta Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoari.








Compartir con tus amigos:
  1   2   3   4   5   6   7   8   9   ...   27


La base de datos está protegida por derechos de autor ©composi.info 2017
enviar mensaje

    Página principal